JAMIX | TALDEA | MUSIKA | ARGAZKIAK | BISITA-LIBURUA | ESTEKAK | HARREMANA

jamix

james

ganix

jon

joxean

alex

ainhoa

besteak

jams

rider

Joxean Flores

Joxean 16 urterekin hasi zen bateria ikasten, solfeoko azken ikasketak burutzen zituen bitartean eta ezinezkoak izan ziren saxofoi ikasketak hasten saiatu ostean.

Denbora gutxiren buruan perkusio kalsikoko ikasketekin hasin zen Donostiako kontserbatorioan, maila gorena bukatzera iritsiz.

Perkusio ikasketak burutzen zituen bitartean eta baita ondorenean ere musika klasikoaz gain bateria modernoa ere ikasi zuen eta aldi berean musika talde ezberdinekin jo zuen. Alde batetik ezagutza klasikoak garatu zituen banda, orkestra etab.etan joaz eta bestetik ezagutza modernoak maila lokal, nazional eta internazionaleko Rock, Pop,Posc & Roll, Ska, Jazz, etab.ko taldetan joaz.

Jazzaren munduan maila altuko irakasleekin ikasketak burutuz hasi zen, eta aldi berean bira txikiak eta bolo ugari gauzatu zituen estilo berri honetan finkatzeko asmoz.

Estilo ezberdineko talde ugarirekin joaz (hortik datorkio fusioarekiko erakarpena) grabaketa eta telebista saio ugaritan parte hartu du.

Bateria-jole gisara ibilbide gorakor hau jarraituz, egun, proiektu ezberdinen artean Jamix taldeko bateria-jolea da estilo ezberdinen arteko fusioaz gozatuz (jazz, latin,reggae...) hala nola bertako partaideez, ez musikari modura bakarrik baita pertsona gisara ere.

castellano | english | euskara | français