JAMIX | TALDEA | MUSIKA | ARGAZKIAK | BISITA-LIBURUA | ESTEKAK | HARREMANA

jamix

james

ganix

jon

joxean

alex

ainhoa

besteak

jams

rider

Ganix Ubarretxena

Ganix 1983an jaio zen Donostian.

Txikitatik erakutsi zuen musikarako zaletasuna, bereziki teklatu txiki bat oparitu ziotenenan. 6 urterekin lehen musika ikasketekin hasi zen AMEn (Axular Musika Eskola) non entzumen lanketa, solfeoa, koroa, pianoa eta biolina (azken honekin Txatxarro orkestan jo zuen) landu zituen. Urte hauetan kontzertu ugari izan zituen Donostiako udaletxean eta Nazioarteko Piano Lehiaketan ere parte hartu zuen, 3. aipamen berezia jasoz 12 urte baino ez zituela.

8 urterekin Easo abesbatz ezagunaren Eskolanian sartu zen nazio zein nazioarteko kontzertu eta biretan parte hartuz baita bakarlari gisara ere. Bi operetan ere abestu zuen, "la Boheme" Puccini-rena eta "Carmen" Bizet-ena.

12 urterekin kontserbatorioan sartu zen (arestian goi mailako ikasketen kontserbatorioa) hautapen frogetan lehen postuan sailkatuz. Urte hauetan kontzertu ugari izan zituen, baita ordainduak ere, adibidez Andoiango udaletxean emandako kamera kontzertua (cello eta pianoa). Konposaketa lanak ere egin zituen eta hauetako batzuk kontserbatorioz kanpoko musikariek eskatu eta interpretatu zituzten. Ganixek expediente itzelarekin amaitu zuen kontserbatorioa eta urte batzuk beranduago Musikako lanbide titulua piano espezialitatean eskuratu zuen.

Kontserbatorioko azken urteetan inprobisazioaz eta estilo ezberdinen nahasketaz interesatu zen. Modu honetan inprobisazioa, armonia modernoa, moldaketak, jazza... etab-en zenbait klase partikular jaso zituen. Gaur egun Ganix musikari autodidakta da, estilo musikal ezberdinen armonia eta oinarri erritmikoak aztertzen ditu eta honek laguntza eskaintzen dio bere moldaketa eta konposizioentzako ideia berrietan.

Musika ikasketekin batera Ganixek eskolako ikasketak ere burutu zituen. Batxilergo teknologikoa aukeratu zuen, kalifikzio ezinobeak lortuz. Oraindik kontserbatorioan ziharduela hasi zen unibertsitatean eta egun telekomunikazio ikasketekin darrai Tecnun-en. Ikasketa hauekin batera, Jamix-en entsegu eta emanaldiak, beste hainbat talderekin parte-hartzeak, eta ordenadoreenganako grina ere aurrera daramatza, azken hauekin konposizio lanak ere egiten dituelarik sintetizadore eta sekuentziadoreen bidez. Konposizio horietako batzuk, ordenadoreez sorturiko konposizio lehiaketatan irabazle, hemen entzun daitezke: geb (genetically engineered beast), e-bird, funarky (SGAE-n erregistratuak).

2006ko udan Donostiako Jazzaldia ospetsuan jo zuen 3200 pertsonen aurrean Ácido C taldearekin.

Ganixek asko bidaitzeko zortea izan du bai familiarekin nola bere kasara ere, eta honek asko lagundu dio hizkuntzetan, jende eta kultura ezberdinen ezagutzan, jatorri musikalen ikerketan... Zapore musikal ezberdinez gozatzeko aukera izan du honako herrialdeetan: Malta, Kuba, Turkia, Txina, Brasil, Islandia, Indonesia, Costa Rica, Egipto, Kanada, Tunis, EEBB, Singapur, Erresuma Batua, Irlanda, Monako, Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Holanda, Danimarka, Polonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Hungaria, Austria, Alemania, Suitza, Italia, Grezia, Kroazia... non beti saiatzen den musika jaialdietan, klubetan eta bestelako musika ekitaldietan parte hartzen.

castellano | english | euskara | français