JAMIX | TALDEA | MUSIKA | ARGAZKIAK | BISITA-LIBURUA | ESTEKAK | HARREMANA

jamix

james

ganix

jon

joxean

alex

ainhoa

besteak

jams

rider

Jon Arruebarrena

Iada urte mordoxka saxoari putz eginez eta oraindik zenbat gauza ikasteke, zenbat nota jotzeke. Ibilbide mugagabea hizkuntza unibertsal honen ikasketan.

Saxo klasiko zein garaikideko ikasketak tolosako musika eskolan burutu zituen Enrike Arostegiren gidaritzapean. Baina saxoarekin hastearena nahiko kasuala izan zen, izan ere flauta izan baitzen beregan interesa pizten lehena, baina musika eskolan ez zen lekurik geratzen. Gauzak horrela, 8 urteko ume moko honek bere arreba pianojolearen aholkua jarraitu zuen:

- Ze instrumentu joko det??
- Saxofoia oso polita da.
- Saxofoia? Zer da hoi?
- Ba "trotamusikotan" txakurrak jotzen duna!
- A ba gustatzen zait, ta gainea txakurra oso txintxoa da!

Eta horrelaxe hasi zen harreman saxoal hau. Hala eta guztiz ere flautarekiko erakarpenak bertan dirau eta azken boladan lagun batek utzitako flautarekin honekiko kuriositatea asetzen ari da.

Tolosako musika eskolan ikasteaz gain bi urtez Zarautz-ko nazioarteko Jazz Mintegian parte hartu du (X. Ford, Iñaki Salvador, M. Andueza, G. Mc Guill, J. Robles... irakasle gisa izanik), jazz munduan lehen eskolaurreko pausoak emanez. Jende eta musikari onak ezagutu zituen bertan eta lehen aldiz jendaurrean inprobisatzeak sortzen dituen kilimak nabaritu zituen. Argi berriak piztu ziren. Hemendik aurrera nahiko modu autodidaktan ikasten jarraitu du arkitektura karrerak utzitako tartetxoak aprobetxatuz. Hain zuzen ere Jamixekin lehen kontaktua arkitekturaren bidez etorri zen, Amaia abeslariak ere arkitektura ikasten baitu eta eskolan ezagutu zuten elkar, proiektu musikal eta espazialen artean. Horrela hasi ziren Jamixekin lehen entsaioak, kontzertutxoak eta ttipi ttapa gaur arteko ibilbidea finkatuz joan zen.

Jamixez gain Tolosako musika bandan (www.tmb.com), Bonberenea txarangan (tolosako gazteez osatutako txaranga www.bonberenea.com), eta Desordutan-en (lagunarteko pop rock taldea www.myspace.com/desordutan) jotzen du, beti ere musika mota bakoitzak bere momentua duela ulertuz eta musikak norberarengan zein entzulearengan sor dezakeen zirrara berezi horren bila.

castellano | english | euskara | français